Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-12-09

Azken agurra. Gogoeta


Kaixo lagunok! Gaur, gure blogari azken agurra emateko momentua heldu da. Lehenik eta behin, esan behar dut esperientzia oso positiboa izan dela, bai IKT ikasgaian ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko, bai hezkuntzaren arlo batean sakontzeko eta hausnarketa egiteko.

Nahiz eta denbora luzea ez izan, saiatu naiz hezkuntza bereziaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik azaltzen, minusbaliotasun mota desberdinen adibideak emanez eta proposamenak eta baliabideak eskainiz. Hala ere, ez da batere erraza izan, zeren eta interneten informazio ugari dagoenez, hori laburtzea eta sailkatzea zeregin konplexua baita. Gainera, datu gehienak gaztelaniaz daude, eta hauek era egoki batean itzultzeak lana zail bihurtzen du. Bestalde, era ikusgarri batean aurkezteko asmoa neukan, IKT-ren baliabide ezberdinak erabiliz: taulak, bideoak, abestiak, power-pointak…

Nire iritziz, lan entretenigarria eta erabilgarria izan da, eta nire ikaskuntza-prozesuan eragin handia izan duela esan dezaket. Pentsatzen dut etorkizunean, irakasle moduan, blog bat egitea oso onuragarria izan daitekeela, gure ikasleei ezagutzak era ezberdin eta erakargarri batean transmititzeko.

Besterik gabe, ondo izan!
Sheila Quijada

Eusko Jaurlaritza: Eskola inklusiboa

Gure gaiari azken ukituak emateko, eskola inklusiboari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, ikerketa batean ipiniko dugu arreta: ''Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan. Euskal Sistemaren Erantzuna'' (ISEI-IVEI)

''Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten haurren arretak aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken hamarkadetan, eta hezkuntzari eragiten dioten hipotesi teorikoetan izan diren aldaketek eragin dute hori.

EAEn, gizarte-integrazioaren filosofia bat onartu zen, eta horrek aldaketa erabakigarriak ekarri zizkion hezkuntzari.
EAErako Hezkuntza Bereziko Plana lanean esplizitatzen dira aldaketak, eta helburua hezkuntza-erantzunaren normalkuntza-, sektorizazio- eta indibidualizazio-printzipioak praktikan jartzea da. Ez da hezkuntza-sistema paralelorik egongo, hezkuntza-sistema bakarra eta ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar diren baterako ikasgaiak baizik.

Eskola inklusiboa garatzeko, testuinguru arruntaren funtzionamenduan inplikatu behar dira hezkuntza-sistemaren baliabideak. Hori dela-eta, HPB dituzten ikasleen laguntzako irakasleei ezarritako funtzioak, neurri handi batean, ikastetxeko irakasleekiko eta tutoreekiko lankidetzara bideratu behar dira: irakaskuntza ikaslearen beharretara egokitzeko aholkuak eman behar zaizkie, eta ikasgelako ohiko ingurutik erantzun behar zaizkie.

Eskola inklusiboa bertan batzen diren hezkuntza-eragile guztien parte-hartzearen bidez eraikitzen da. Hori dela-eta, Curriculuma Norbanakoari Egokitzea behar duten ikasleen familiekin lotutako azterketa-elementuak sartu dira ikerketa honetan. Ildo horretan, eskolako testuinguruaren eta tutoreen azterketa-elementuak ere sartu dira, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan HPB dituzten ikasleei zer hezkuntza-erantzun ematen zaien eta baliabideak nola artikulatzen diren baloratzeko.''





Iturria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/nee_respuesta_educacion/NEE_e.pdf

RTVE: dokumentala

ASPACE federazioak, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, Garun-Paralisia duten hiritarrei zerbitzuak ematen dizkie. 
18000 bazkide baino gehiago ditu, eta 1600 inguruko boluntarioek hartzen dute parte eginkizun honetan. 
Helburu nagusia, garun-paralisia duten gaixoen bizi-izatea hobetzea da,
beren eskubideak bermatzearen bidez. Gainera, familiekin ere egiten dute lan, denon artean hobekuntzak eta aurrerapenak bilatuz.

Elkarte honi esker, RTVE-k aste honetan argitaratu duen dokumental oso interesgarri bat aurkitu ahal izan dugu:
''Teoria del espiralismo'' (Espiralismoaren teoria) 

http://www.rtve.es/alacarta/videos/otros-documentales/teoria-del-espiralismo/1265098/

ASPACE: ''TVE estrenó el pasado fin de semana el documental "Teoría del Espiralismo", sobre personas con discapacidad que han conseguido convertir su disfunción en función.'' 
(http://www.aspace.org/noticias/60-documental-qteoria-del-espiralismoq-no-te-lo-pierdas)

ASPACE: pasa den asteburuan, TVE-k ''Espiralismoaren teoria''-ren dokumentala lehen aldiz eman zuten,  beren disfuntzio funtzio bihurtu duten minusbaliotuei buruz hitz egiten duena.

2011-12-02

Kurtsoak

Gaur, sarrera honetan, minusbaliotasunari buruzko kurtso interesgarriak proposatuko ditugu, pertsona minusbaliotuei, baita arlo honetan lan egiten duten pertsonei ere zuzenduta daudenak. Kurtso hauek, DISCAPNET atarian aurki daitezke. Web orrialdi hori ezagutzen ez duzuenontzat goazen ikertzera!


www.discapnet.es


Discapnet minusbaliotuen gizarteratze prozesua sustatzeko sortu den web ataria da, eta nagusiki bi jarduera mota burutzen ditu: 

- Familiei eta profesionalei minusbaliotasunari buruzko informazioa ematea
- Minusbaliotuek bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartzeko jarduera ezberdinen plataforma garatzea

________________

KURTSOAK

  1. Pertsona Minusbaliotuei zuzenduta Goi Ikasketa:infoformacion@inforem.net 
  2. Arte eta Minusbaliotasuna: fundacion@artistas.org.ar
  3. Autonomia Pertsonala Laguntzeko Teknologia: Informazio gehiagoAbre nueva ventana.
  4. Minusbaliotuei zuzenduta Sexualitate Hezkuntza: Informazio gehiagoAbre nueva ventana 
  5. Minusbaliotasuna eta jarrera gorabeherak: Informazio gehiagoAbre nueva ventana