Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-12-09

Azken agurra. Gogoeta


Kaixo lagunok! Gaur, gure blogari azken agurra emateko momentua heldu da. Lehenik eta behin, esan behar dut esperientzia oso positiboa izan dela, bai IKT ikasgaian ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko, bai hezkuntzaren arlo batean sakontzeko eta hausnarketa egiteko.

Nahiz eta denbora luzea ez izan, saiatu naiz hezkuntza bereziaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik azaltzen, minusbaliotasun mota desberdinen adibideak emanez eta proposamenak eta baliabideak eskainiz. Hala ere, ez da batere erraza izan, zeren eta interneten informazio ugari dagoenez, hori laburtzea eta sailkatzea zeregin konplexua baita. Gainera, datu gehienak gaztelaniaz daude, eta hauek era egoki batean itzultzeak lana zail bihurtzen du. Bestalde, era ikusgarri batean aurkezteko asmoa neukan, IKT-ren baliabide ezberdinak erabiliz: taulak, bideoak, abestiak, power-pointak…

Nire iritziz, lan entretenigarria eta erabilgarria izan da, eta nire ikaskuntza-prozesuan eragin handia izan duela esan dezaket. Pentsatzen dut etorkizunean, irakasle moduan, blog bat egitea oso onuragarria izan daitekeela, gure ikasleei ezagutzak era ezberdin eta erakargarri batean transmititzeko.

Besterik gabe, ondo izan!
Sheila Quijada

No hay comentarios: