Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-12-09

Azken agurra. Gogoeta


Kaixo lagunok! Gaur, gure blogari azken agurra emateko momentua heldu da. Lehenik eta behin, esan behar dut esperientzia oso positiboa izan dela, bai IKT ikasgaian ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko, bai hezkuntzaren arlo batean sakontzeko eta hausnarketa egiteko.

Nahiz eta denbora luzea ez izan, saiatu naiz hezkuntza bereziaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik azaltzen, minusbaliotasun mota desberdinen adibideak emanez eta proposamenak eta baliabideak eskainiz. Hala ere, ez da batere erraza izan, zeren eta interneten informazio ugari dagoenez, hori laburtzea eta sailkatzea zeregin konplexua baita. Gainera, datu gehienak gaztelaniaz daude, eta hauek era egoki batean itzultzeak lana zail bihurtzen du. Bestalde, era ikusgarri batean aurkezteko asmoa neukan, IKT-ren baliabide ezberdinak erabiliz: taulak, bideoak, abestiak, power-pointak…

Nire iritziz, lan entretenigarria eta erabilgarria izan da, eta nire ikaskuntza-prozesuan eragin handia izan duela esan dezaket. Pentsatzen dut etorkizunean, irakasle moduan, blog bat egitea oso onuragarria izan daitekeela, gure ikasleei ezagutzak era ezberdin eta erakargarri batean transmititzeko.

Besterik gabe, ondo izan!
Sheila Quijada

Eusko Jaurlaritza: Eskola inklusiboa

Gure gaiari azken ukituak emateko, eskola inklusiboari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, ikerketa batean ipiniko dugu arreta: ''Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan. Euskal Sistemaren Erantzuna'' (ISEI-IVEI)

''Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten haurren arretak aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken hamarkadetan, eta hezkuntzari eragiten dioten hipotesi teorikoetan izan diren aldaketek eragin dute hori.

EAEn, gizarte-integrazioaren filosofia bat onartu zen, eta horrek aldaketa erabakigarriak ekarri zizkion hezkuntzari.
EAErako Hezkuntza Bereziko Plana lanean esplizitatzen dira aldaketak, eta helburua hezkuntza-erantzunaren normalkuntza-, sektorizazio- eta indibidualizazio-printzipioak praktikan jartzea da. Ez da hezkuntza-sistema paralelorik egongo, hezkuntza-sistema bakarra eta ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar diren baterako ikasgaiak baizik.

Eskola inklusiboa garatzeko, testuinguru arruntaren funtzionamenduan inplikatu behar dira hezkuntza-sistemaren baliabideak. Hori dela-eta, HPB dituzten ikasleen laguntzako irakasleei ezarritako funtzioak, neurri handi batean, ikastetxeko irakasleekiko eta tutoreekiko lankidetzara bideratu behar dira: irakaskuntza ikaslearen beharretara egokitzeko aholkuak eman behar zaizkie, eta ikasgelako ohiko ingurutik erantzun behar zaizkie.

Eskola inklusiboa bertan batzen diren hezkuntza-eragile guztien parte-hartzearen bidez eraikitzen da. Hori dela-eta, Curriculuma Norbanakoari Egokitzea behar duten ikasleen familiekin lotutako azterketa-elementuak sartu dira ikerketa honetan. Ildo horretan, eskolako testuinguruaren eta tutoreen azterketa-elementuak ere sartu dira, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan HPB dituzten ikasleei zer hezkuntza-erantzun ematen zaien eta baliabideak nola artikulatzen diren baloratzeko.''





Iturria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/nee_respuesta_educacion/NEE_e.pdf

RTVE: dokumentala

ASPACE federazioak, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, Garun-Paralisia duten hiritarrei zerbitzuak ematen dizkie. 
18000 bazkide baino gehiago ditu, eta 1600 inguruko boluntarioek hartzen dute parte eginkizun honetan. 
Helburu nagusia, garun-paralisia duten gaixoen bizi-izatea hobetzea da,
beren eskubideak bermatzearen bidez. Gainera, familiekin ere egiten dute lan, denon artean hobekuntzak eta aurrerapenak bilatuz.

Elkarte honi esker, RTVE-k aste honetan argitaratu duen dokumental oso interesgarri bat aurkitu ahal izan dugu:
''Teoria del espiralismo'' (Espiralismoaren teoria) 

http://www.rtve.es/alacarta/videos/otros-documentales/teoria-del-espiralismo/1265098/

ASPACE: ''TVE estrenó el pasado fin de semana el documental "Teoría del Espiralismo", sobre personas con discapacidad que han conseguido convertir su disfunción en función.'' 
(http://www.aspace.org/noticias/60-documental-qteoria-del-espiralismoq-no-te-lo-pierdas)

ASPACE: pasa den asteburuan, TVE-k ''Espiralismoaren teoria''-ren dokumentala lehen aldiz eman zuten,  beren disfuntzio funtzio bihurtu duten minusbaliotuei buruz hitz egiten duena.

2011-12-02

Kurtsoak

Gaur, sarrera honetan, minusbaliotasunari buruzko kurtso interesgarriak proposatuko ditugu, pertsona minusbaliotuei, baita arlo honetan lan egiten duten pertsonei ere zuzenduta daudenak. Kurtso hauek, DISCAPNET atarian aurki daitezke. Web orrialdi hori ezagutzen ez duzuenontzat goazen ikertzera!


www.discapnet.es


Discapnet minusbaliotuen gizarteratze prozesua sustatzeko sortu den web ataria da, eta nagusiki bi jarduera mota burutzen ditu: 

- Familiei eta profesionalei minusbaliotasunari buruzko informazioa ematea
- Minusbaliotuek bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartzeko jarduera ezberdinen plataforma garatzea

________________

KURTSOAK

  1. Pertsona Minusbaliotuei zuzenduta Goi Ikasketa:infoformacion@inforem.net 
  2. Arte eta Minusbaliotasuna: fundacion@artistas.org.ar
  3. Autonomia Pertsonala Laguntzeko Teknologia: Informazio gehiagoAbre nueva ventana.
  4. Minusbaliotuei zuzenduta Sexualitate Hezkuntza: Informazio gehiagoAbre nueva ventana 
  5. Minusbaliotasuna eta jarrera gorabeherak: Informazio gehiagoAbre nueva ventana

    2011-11-17

    Argazkiak

    Gaur nire argazki biltegia erakutsi nahi dizuet. Argazki hauek, gaiarekin lotura zuzena dute, noski, eta hausnarketa egitera bultzatzen dute. Batzuk politagoak dira eta beste batzuk, ordea, kritikoagoak. Hala ere, espero dut interesgarriak iruditzea!



    Bestalde, izugarrizko istorio bat utziko dizuet bideo honetan...
    Aita baten esfortzuari buruz
    hitz egiten du.
    Gizon Australiar honek urtero Australiako Ironmana egiten zuen, eta bere ilusio handiena, bere semearen ondoan lasterketa honetan parte hartzea zen. Zoritxarrez, bere semeak garun-paralisia dauka; hala ere, aitak ez zuen amore eman, eta 60 urte bete zituenean, bere  ametsa lortu zuen.
    Ikusi, zeren oso atsegina da!
    Agur!




    2011-11-16

    Web orri interesgarria!

    Hezkuntza berezian gehiago sakondu nahi duzuenontzat, hemen daukazue izugarrizko aukera! Web orri honetan, hezkuntza bereziari buruzko berriak, kurtsoak, laguntzak, liburuak, bideoak etabar aurkitu ahal dituzue eta, horretaz aparte, dekretua irakurri daiteke. Bertan, legearen azken aldaketak irakurri ahal dira. Noski, hezkuntza arloan lan egiten dugunok hori kontuan hartu beharko genuke!
    
    http://www.educación-especial.com/
    


    BESTE WEB ORRI INTERESGARRIAK:

    - http://es.wikipedia.org/wiki/Educaci%C3%B3n_especial
    - http://www.webespecial.com/
    - http://peremarques.pangea.org/ee.htm
    - http://conteni2.educarex.es/?e=3
    - http://www.monografias.com/trabajos15/educacion-especial/educacion-especial.shtml

    2011-11-15

    Beste baliabide batzuk: ipuinak eta abestiak

    Beste egun batean azaldu genuenez, gure ikasle guztiak hezteko eta garatzeko, hauek estimulatu egin behar ditugu, beren gaitasunak aurrera eramateko, eta trebetasun berriak pizteko. Hori dela eta, Hezkuntza Curriculumak markatzen dituen zortzi gaitasunak (pasa den egunean eskema batean azaldu genituenak) erabili behar ditugu: musika, teknologia berriak, hizkuntza…
    Gaur, bietan zentratuko gara:

    1.  Hizkuntza. Bere baliabide ezagun batean jarriko dugu arreta: ipuinak. Ipuinek hizkuntza lantzen dute, baita sormena eta adimena ere. Haiei esker, errealitatea hobeto ezagutzen da, eta beti ikasten da zerbait, ipuin guztiek irakaspen bat ematen digutelako. Gainera, badaude edozein hizkuntzatan idatzitako ipuinak. Euskal Herrian, euskal ipuinak oso erabiliak dira, adibidez, Joxe Miel Barandiaran eta Resurrección Maria Azkue  oso idazle famatuak dira. Web orri honetan gazteentxako ipuinak euskaraz aurkitu ahal duzue, Lehen Hezkuntzarako aproposak direnak.
    http://etxegiroan.com/gazteak_euskara.php

    2. Abestiak. Oso erabilgarriak omen dira klaseetan ondo pasatzeko, giroa sortzeko, parte hartzeko, komunikazioa lantzeko... Baita eduki zehatz batzuk ikasteko. Hemen daukazue bi adibide!



    Hurrengora arte!

    Baliabideak, proiektuak

    Aurten unibertsitatean, musika ikasgaian, proiektu didaktiko bat burutzen ari gara taldeka. Emanaldi artistiko bat da eta, gure kasuan, pailazo baten  istorioa kontatzen da. Lehen Hezkuntzan gauzatzeko pentsatuta dago, batez ere, azken zikloan. Musika arloa ez ezik, beste irakasgai asko biltzen ditu: euskara, lengoaia , plastika … beraz, kurtsoko ekintza garrantzitsua izango da.

    Proiektu honi esker gure ikasleek giza balore asko ere barneratu ahal dituzte; elkartasuna, talde lana, errespetua, ardura, autonomia, talde lana edo laguntasuna, besteak beste. Gainera, lan honek ume guztiak elkarlanean aritzeko aukera ona da, integrazioa eta lankidetza sustatuz. Horregatik, pentsatu dugu zuei gure lana erakustea, zeren moldaketak eginez (minusbaliotasun kasuaren arabera), agian gure ikasle berezi hauek gehiago integratu ahal ditugu gure ikas komunitatean, eta hauei erantzukizun batzuk eman ahal dizkiegu, aldi berean beste kideekin harremanetan jarriz.




    2011-11-11

    Nire gaiarekin lotura duten beste blog interesgarriak

    Kaixo, gaur gure gaiarekin lotura duten beste kideen blogak ikertuko ditugu.
    Horrela, ikuspuntu eta baliabide ezberdinak edukiko ditugu, hezkuntza bereziaren arloan gehiago sakontzeko.
      1. ''Hezkuntzan-Blai'' (Ander Olivares): bitakora honek ikasgeñan ikasleak eduki dezaketen arazoei buruz hitz egiten du, eta hainbeste adibide ematen ditu: hiperaktibitatea, dislexia, bullyng... Hauek aspektu garrantzitsuak dira irakasleak klasean kontuan hartzeko, eta hauei erantzuna ematea ezinbestekoa da. 
    www.Hezkuntzanblai.blogspot.com




      2.''Hezkuntza Premia Bereziak'': (Nerea Ruiz, Araitz Zubiaga, Saioa eta Maitane Paredes): blog honek gure blogarekin lotura zuzena duela esan dezakegu. Alde batetik, ohiko defizit eta gabeziak erakusten dizkigu eta, bestetik, hausnarketa egiten du eta proposamenak botatzen dizkigu. Baidirudi blog interesgarria izan daitekeela!

    www.hezkuntzpremiaberezia.blogspot.com


    2011-11-10

    Gaiari buruzko taulak eta grafikoak

    Gaur, gure gaiari buruzko funtsezko datuak eta portzentaiak ikusiko ditugu, bere garrantziaz eta egoeraz ohartzeko.
    Lehenengoz, minusbaliotasun moten sailkapena egingo dugu; gero, XX. mendeko egoera ikertuko dugu; eta azkenik kasu konkretu batean zentratuko gara: Estatu Batuetako eskola.






    2011-11-05

    1.1.3. Autismoa

    Gaur gure garaiarekin jarraituko dugu, beste minusbaliotasun psikiko bat azalduz. Hala ere, modu ezberdinean egingo dugu: Power Point bat prestatu dugu zuek era bisualago batean tema hau ulertzeko!
    Espero dugu erabilgarria izatea!

    2011-11-04

    C-map. Lehen Hezkuntza. Oinarrizko gaitasunak

    Gaiarekin  lotura zuzena ez duen arren, gaur klasean egindako lana aurkeztuko dizuet.
    Binaka, kide baten laguntzarekin, Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu moten ezaugarriak ikertuz, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK (Nafarroako Foru Komunitatea)-koak.

    Hemen daukazue aztertu dugun gaiaren eskematxo bat.

    Klikatu eskeman handiago ikusteko






    Hurrengora arte,
    Sheila Quijada eta Jon Rabadán (32. taldekoak)

    2011-10-28

    C-Map: Laburpena

    Gure ideiak hobeto antolatzeko, hemen daukazue mapa kontzeptual bat!



    1.1.2. Down Sindromea

    Pasa den egunean, Asperger Sindromea azaldu genuen. Gaur, beste minusbaliotasun batean zentratuko gara: Down Sindromea edo 21 trisomia. 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, eta bere ezaugarri nagusia, adimenaren atzerapena da.
    Minusbaliotasun hau oso ezagutua da gaur egungo gizartean eta, esan ahal dugu, guztiok ikusi dugula horrelako ume bat baino gehiago, batez ere, beren ezaugarri fisikoak oso erakargarriak direlako. Gainera, zorionez, askok izan dugu haiekin elkartzeko aukera, haien bizimodua hobeto ezagutuz, eta haiengandik ikasiz.
    Baina, nola konponduko gara irakasleok klasean Down Sindromea daukan haur bat heztea tokatzen bazaigu? Prest egongo gara horrelako egoera baten aurrean?
    Nahiz eta gaixotasun horri buruzko informazioa ezagutu, laguntza pedagogikoa behar izango dugu haien ikaskuntza prozesua garatu eta zaindu nahi izanez gero. Blog honetan baliabide bat emango dizuegu: M. Ángeles Redondo hezitzailearen aldizkaria:

    2011-10-21

    1.1.1. Asperger Sindromea

    Gaur defizit arrunt bati egingo diogu erreferentzia, lantzen ari garen gaiaren adibide hurbila emateko. Lehenenik, Asperger Sindromea azaltzen duen bideo bat ikusiko dugu, gaixotasun honen aspektu nagusiak ikasteko. Bigarrenik, informazioa laburtuko dugu, ideia argiak ateratzeko. Bukatzeko, hausnarketa moduan, gaixo hauen egoera eskolan ikertuko dugu.



    2011-10-14

    1.1. Minusbaliotasun psikikoa


    Pasa den egunean, zer den minusbaliotasuna azaldu genuen. Orain, gaian gehiago sakontzeko, minusbaliotasun mota bat azalduko dugu: psikikoa.

    Gai honi oso interesgarria deritzot, zeren eskola guztietan horrelako kasu batzuk aurkitu ahal ditugu, eta ezinbestekoa da gure ikasleen portaera ulertzea eta nola tratatzen jakitea. Beraz, espero dut sarrera hau baliogarria izatea eta, gogoratu, egon zaitez beti adi zure ikasleen arazoen aurrean!
    ____________

    Lehenik eta behin, esan behar dugu minusbaliotasun psikikoa ez dela gaixotasun bat, giza baldintza bat baizik. Arazo honi buruz ez jakiteak sarritan sortzen ditu burlak edo isolamendua, baita gehiegizko babesa ere. Bistan dago, jarrera hauek ez dute batere errazten pertsona berezi hauen garatze prozesua, traba gehiago ipintzen dizkiete, ostera.

    2011-10-04

    1. gaia: Minusbaliotasuna

    Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), minusbaliotasuna horrela definitzen du: ''urritasun edo minusbaliotasun baten ondorioz, indibiduo zehatz batentzako egoera eragozgarria, zeinek bere kasuan ohizkoak diren eginkizunak murriztu edo eragozten duena (adinaren, sexuaren eta kultur alderdiaren arabera''.

    Minusbalitasun lau mota daude: fisikoa, psikikoa, sentsorial eta adimenezkoa. Mota bakoitza gradu ezberdinetan agertu ahal da eta, halaber, pertsona bakoitzak aldi berean minusbalitasun mota bat baino gehiago izan ditzake. Beraz, egoera berezia duten pertsona ugari daude.

    Pertsona hauek, beren egunerokotasunean oztopo askori aurre egin behar diete. Hortaz, herritarren esku dago hauek gizartean sartzen laguntzea, traba horiek apurtuz.

    Gure lanean, irakasleok erraztasun asko eman behar dizkiegu ikasle berezi hauei, gure munduan integrazioa eta berdintasuna lortzeko. Nahiz eta zeregin erreza ez izan, saiatu behar gara, zeren saria ahalik eta aberasgarriena da.

    http://es.wikipedia.org/wiki/Tipos_de_discapacidad#Discapacidad_ps.C3.ADquica






    Victor manuel artistak, abesti honetan bi minusbaliatuen amodiozko istorioa kontatzen du!

    2011-09-27

    Gaian kokatzen!

    Arratsalde on berriro!

    Bloga erabiltzen ikasiz gero, zein izango den horren funtzio nagusia azalduko dizuet.


    Hasteko esan dezadan blogaren tituluak (Beti-Adi), baita bere azpitituluak ere (Hezkuntza Berezia Lehen Hezkuntzan), pista handia ematen digutela. Beraz, web orrialde honetan idazteko daukadan asmoa, hezkuntza arloan behar bereziak dituzten ikasleei buruz gogoeta egitea da. Ume ezberdin hauek dituzten arazo nagusiak aipatu eta azalduko ditugu, eta problema hauek eskolan lantzeko aukerak proposatuko ditugu.

    Ez dago esan beharrik gai hau oso zabala eta konplexua dela; hala ere, saiatuko gara bere arlo nagusiak ukitzen eta hezkuntza sistema nola hobe dezakegun hausnartzen.

    Bukatzeko, utziko dizuet bideo polit bat gaian kokatzen joateko!

    Agur bero bat!




    2011-09-23

    Goazen!


    Kaixo!! Ongi etorri nire blog berrira!! Hasteko, nire burua aurkeztuko dut. Sheila Quijada naiz eta Lehen Hezkuntza ikasten dut hemen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Aurten bigarren mailan nago eta orain, IKT klasean, blog hau nola erabiltzen den trasteatzen hasi naiz. Espero dut tresna hau manejatzen laster ikastea!

    Hurrengora arte! Muxu handi bat!