Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-10-28

C-Map: Laburpena

Gure ideiak hobeto antolatzeko, hemen daukazue mapa kontzeptual bat!



1.1.2. Down Sindromea

Pasa den egunean, Asperger Sindromea azaldu genuen. Gaur, beste minusbaliotasun batean zentratuko gara: Down Sindromea edo 21 trisomia. 21. kromosoma parean hiru kromosoma agertzearen ondoriozko asaldura genetikoa da, eta bere ezaugarri nagusia, adimenaren atzerapena da.
Minusbaliotasun hau oso ezagutua da gaur egungo gizartean eta, esan ahal dugu, guztiok ikusi dugula horrelako ume bat baino gehiago, batez ere, beren ezaugarri fisikoak oso erakargarriak direlako. Gainera, zorionez, askok izan dugu haiekin elkartzeko aukera, haien bizimodua hobeto ezagutuz, eta haiengandik ikasiz.
Baina, nola konponduko gara irakasleok klasean Down Sindromea daukan haur bat heztea tokatzen bazaigu? Prest egongo gara horrelako egoera baten aurrean?
Nahiz eta gaixotasun horri buruzko informazioa ezagutu, laguntza pedagogikoa behar izango dugu haien ikaskuntza prozesua garatu eta zaindu nahi izanez gero. Blog honetan baliabide bat emango dizuegu: M. Ángeles Redondo hezitzailearen aldizkaria:

2011-10-21

1.1.1. Asperger Sindromea

Gaur defizit arrunt bati egingo diogu erreferentzia, lantzen ari garen gaiaren adibide hurbila emateko. Lehenenik, Asperger Sindromea azaltzen duen bideo bat ikusiko dugu, gaixotasun honen aspektu nagusiak ikasteko. Bigarrenik, informazioa laburtuko dugu, ideia argiak ateratzeko. Bukatzeko, hausnarketa moduan, gaixo hauen egoera eskolan ikertuko dugu.



2011-10-14

1.1. Minusbaliotasun psikikoa


Pasa den egunean, zer den minusbaliotasuna azaldu genuen. Orain, gaian gehiago sakontzeko, minusbaliotasun mota bat azalduko dugu: psikikoa.

Gai honi oso interesgarria deritzot, zeren eskola guztietan horrelako kasu batzuk aurkitu ahal ditugu, eta ezinbestekoa da gure ikasleen portaera ulertzea eta nola tratatzen jakitea. Beraz, espero dut sarrera hau baliogarria izatea eta, gogoratu, egon zaitez beti adi zure ikasleen arazoen aurrean!
____________

Lehenik eta behin, esan behar dugu minusbaliotasun psikikoa ez dela gaixotasun bat, giza baldintza bat baizik. Arazo honi buruz ez jakiteak sarritan sortzen ditu burlak edo isolamendua, baita gehiegizko babesa ere. Bistan dago, jarrera hauek ez dute batere errazten pertsona berezi hauen garatze prozesua, traba gehiago ipintzen dizkiete, ostera.

2011-10-04

1. gaia: Minusbaliotasuna

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), minusbaliotasuna horrela definitzen du: ''urritasun edo minusbaliotasun baten ondorioz, indibiduo zehatz batentzako egoera eragozgarria, zeinek bere kasuan ohizkoak diren eginkizunak murriztu edo eragozten duena (adinaren, sexuaren eta kultur alderdiaren arabera''.

Minusbalitasun lau mota daude: fisikoa, psikikoa, sentsorial eta adimenezkoa. Mota bakoitza gradu ezberdinetan agertu ahal da eta, halaber, pertsona bakoitzak aldi berean minusbalitasun mota bat baino gehiago izan ditzake. Beraz, egoera berezia duten pertsona ugari daude.

Pertsona hauek, beren egunerokotasunean oztopo askori aurre egin behar diete. Hortaz, herritarren esku dago hauek gizartean sartzen laguntzea, traba horiek apurtuz.

Gure lanean, irakasleok erraztasun asko eman behar dizkiegu ikasle berezi hauei, gure munduan integrazioa eta berdintasuna lortzeko. Nahiz eta zeregin erreza ez izan, saiatu behar gara, zeren saria ahalik eta aberasgarriena da.

http://es.wikipedia.org/wiki/Tipos_de_discapacidad#Discapacidad_ps.C3.ADquica






Victor manuel artistak, abesti honetan bi minusbaliatuen amodiozko istorioa kontatzen du!