Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-12-09

Eusko Jaurlaritza: Eskola inklusiboa

Gure gaiari azken ukituak emateko, eskola inklusiboari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, ikerketa batean ipiniko dugu arreta: ''Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan. Euskal Sistemaren Erantzuna'' (ISEI-IVEI)

''Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzten haurren arretak aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken hamarkadetan, eta hezkuntzari eragiten dioten hipotesi teorikoetan izan diren aldaketek eragin dute hori.

EAEn, gizarte-integrazioaren filosofia bat onartu zen, eta horrek aldaketa erabakigarriak ekarri zizkion hezkuntzari.
EAErako Hezkuntza Bereziko Plana lanean esplizitatzen dira aldaketak, eta helburua hezkuntza-erantzunaren normalkuntza-, sektorizazio- eta indibidualizazio-printzipioak praktikan jartzea da. Ez da hezkuntza-sistema paralelorik egongo, hezkuntza-sistema bakarra eta ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar diren baterako ikasgaiak baizik.

Eskola inklusiboa garatzeko, testuinguru arruntaren funtzionamenduan inplikatu behar dira hezkuntza-sistemaren baliabideak. Hori dela-eta, HPB dituzten ikasleen laguntzako irakasleei ezarritako funtzioak, neurri handi batean, ikastetxeko irakasleekiko eta tutoreekiko lankidetzara bideratu behar dira: irakaskuntza ikaslearen beharretara egokitzeko aholkuak eman behar zaizkie, eta ikasgelako ohiko ingurutik erantzun behar zaizkie.

Eskola inklusiboa bertan batzen diren hezkuntza-eragile guztien parte-hartzearen bidez eraikitzen da. Hori dela-eta, Curriculuma Norbanakoari Egokitzea behar duten ikasleen familiekin lotutako azterketa-elementuak sartu dira ikerketa honetan. Ildo horretan, eskolako testuinguruaren eta tutoreen azterketa-elementuak ere sartu dira, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan HPB dituzten ikasleei zer hezkuntza-erantzun ematen zaien eta baliabideak nola artikulatzen diren baloratzeko.''





Iturria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/nee_respuesta_educacion/NEE_e.pdf

No hay comentarios: