Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-10-14

1.1. Minusbaliotasun psikikoa


Pasa den egunean, zer den minusbaliotasuna azaldu genuen. Orain, gaian gehiago sakontzeko, minusbaliotasun mota bat azalduko dugu: psikikoa.

Gai honi oso interesgarria deritzot, zeren eskola guztietan horrelako kasu batzuk aurkitu ahal ditugu, eta ezinbestekoa da gure ikasleen portaera ulertzea eta nola tratatzen jakitea. Beraz, espero dut sarrera hau baliogarria izatea eta, gogoratu, egon zaitez beti adi zure ikasleen arazoen aurrean!
____________

Lehenik eta behin, esan behar dugu minusbaliotasun psikikoa ez dela gaixotasun bat, giza baldintza bat baizik. Arazo honi buruz ez jakiteak sarritan sortzen ditu burlak edo isolamendua, baita gehiegizko babesa ere. Bistan dago, jarrera hauek ez dute batere errazten pertsona berezi hauen garatze prozesua, traba gehiago ipintzen dizkiete, ostera.

Minusbaliotasun mota honen kausak era askotakoak izan daitezke:
- genetikoak
- haurdunaldian izandako arazoengatik
- jaiotzean sortutako arazoengatik
- osasun txarragatik
- pozoitzeagatik
- buruan izandako kolpeengatik
- estimulazio faltagatik
- tratu txarrengatik
- isolatzeagatik
- ...

Bestalde, minusbaliotasun graduak bereizteko, sailkapen bat dago:
- minusbaliotasun psikiko limitea edo borderline
- minusbaliotasun psikiko arina
- minusbaliotasun psikiko moderatua
- minusbaliotasun psikiko latza
- minusbaliotasun psikiko sakona





Informazio guzti hau barneratu ondoren, gure hurrengo pausua galdera bati erantzuna ematea izango da: Nola tratatu egin behar dugu ikasle mota hauek?

Goazen psikopedagogo baten iritzia ikustera... (Cecilia Cavagnaro)
http://www.psicopedagogia.com/articulos/?articulo=338


Bakoitzak bere iritzia izan dezake tema honi buruz; hala ere, guztiok ados egon behar gara aspektu batzuetan neska-mutil hauek lagundu nahi baditugu. Hau izan daiteke gure dekalogoa:
  1. Integratu eta errespetatu
  2. Ez egin ikusiarena
  3. Ez eman gehiegizko babesa
  4. Laztanak eman
  5. Beren egoera pertsonala ikertu, ez orokortu
  6. Ikasi hauek tratatzen, bereziak dira
  7. Beraiengandik ikasi
  8. Posible den neurrian, erraztu haien ikasketa prozesua
  9. Ez ipini traba gehiagorik
  10. Aniztasuna bultzatu

Argazkia: http://blogs.educared.org/red-pronino/aftclubrotario/?p=982
Informazioa:
http://es.wikipedia.org/wiki/Discapacidad_ps%C3%ADquica
Taula:
ttp://html.rincondelvago.com/aspectos-curriculares-para-ninos-discapacitados.html

No hay comentarios: