Ez gara ezberdinak; bereziak baizik

(http://www.ouafaebounou.blogspot.com/)

2011-10-21

1.1.1. Asperger Sindromea

Gaur defizit arrunt bati egingo diogu erreferentzia, lantzen ari garen gaiaren adibide hurbila emateko. Lehenenik, Asperger Sindromea azaltzen duen bideo bat ikusiko dugu, gaixotasun honen aspektu nagusiak ikasteko. Bigarrenik, informazioa laburtuko dugu, ideia argiak ateratzeko. Bukatzeko, hausnarketa moduan, gaixo hauen egoera eskolan ikertuko dugu.






INFORMAZIOA:
- Zer da?
Asperger Sindromea autismo-mota bat bezala ulertzen da. Halaber, autismoa minusbaliotasun psikiko mota bat da (garapenaren gabezi bat). Defizit honek sozializazio, komunikazio, sormena eta emozioei eragiten die.
- Zeintzuk dira sintomak?
Gainontzekoekin erlazionatzeko eta komunikatzeko orduan zailtasun handiak. Horren ondorioz, isolamendua eta gorputzaren mugimendu bitxiak agertzen dira.
- Zeintzuk dira beren gaitasunak?
Logika jokuak, adimen arrazionala, oroimen ona….


HAUSNARKETA:
Azken urteetan, eskoletan, zenbat eta gehiago aurkitzen dira sindrome hau duten ikasleak. Hauek ikasle-taldean integratzea oso zaila izan daiteke, haiek beren burua isolatzeko joera daukatelako eta, gainera, beste kideek onartzen ez dituztelako. Haur berezi hauek, bakarkako lanetan oso trebeak omen dira, kontzentrazio handia eta izugarrizko logika baitute. Alabaina, talde-lanetan lan egitea ez da batere erreza haientzat, ezta beste umeentzat ere, besteen sentimenduak kontuan hartzea ezinezkoa egiten zaielako.
Irakasleok, ikasle hauekin lan egiteko laguntza behar dute. Horretarako, badago web-orri bat oso ona dena, Asperger Federakuntza sortutakoa. Hemen daukazue linka:
Hurrengora arte!



Informazioa:

No hay comentarios: